Filosofia

Errugbi kirolak duen balio-eskala bertan ariten diren pertsona eta talde guztiek babesten dute.

  • Osotasuna: errugbiaren oinarrizko zutabea, zintzotasuna eta joko garbiaren bitartez sortzen dena.
  • Pasioa: ilusioa eta munduko errugbi familiako partaide izatearen sentimendua.
  • Disziplina: jokoaren zati oso bat, zelaian eta hortik kanpo.
  • Elkartasuna: bizitza osoa iraungo duten adiskidetasunak eraikitzen dira, desberdintasun kultural, geografiko, politiko edo eta erlijiosoak gainditzen dituztenak.
  • Errespetua: kideei, aurkariei, arbitroei edo eta errugbian sartutako edozein pertsonari.

La Unika Errugbi Taldeak, errugbiaren balioak partekatzeaz gain, jokatzean honakoa ulertzen dugu:

  • Garapena: errugbiaren munduan parte hartzen duten pertsonak ikasi, ezagutu, hezi, eman eta jasotzen du.
  • Erlazioa: klubean pertsona guztiak lekua dute eta ongi etorriak dira, harremanak eta adiskidetasuna sustatuz.
  • Dibertigarria: ez luke zentzurik izango besteekin elkarreragiten den aldi beran ondo pasako ez bagenu.
  • Inklusioa: pertsona guztiek dute parte hartzeko eskubidea edozein dela ere bere eskumenak, baldintzak edo baliabide ekonomikoak.