Historia

1984. urtean, errugbi partidu bat ikusi ondoren, Iñigo Doria talde berri bat sortzea pentsatu zuen; Emilianoren laguntzaz baliaturik lehenbait-lehen hasi ziren lanean bi aste bait zituzten soilik liga hasi aurretik.

historia de la única rugby taldea
Buitre La Única

Emiliano, naiz eta errubiaren inguruko jakinmena exkasa izan, Erice, Iosu, Antonio, Goiko, El Oso, Agurruza, Kapa, Santi, Oskar, Iñigo, Cejuela, Txumari, Txomin, Rekalde…bezalako jokalariekin aurrera egin zuen. 

Lehen urteko helburua argi zuten: ikasi, miñik ez hartu eta ahal izatekotan, gutxigatik galdu…noski, lehen urte honetan ez zuten helburu bat ere ez lortu; bigarren urtean pittin bat hobetu zituzten emaitzak (borondatez ikusita…) eta hirugarren urterako aldiz, helburuak gutxinaka lortzen joan ziren.

Eta gutxinaka  gutxinaka, pausoz pauso, hobetzen joan ziren; 1999/2000. denboraldian, lendabiziko aldiz beren historioan, Nazional Kategoria mailara igotzeko aukera izan zuten. Ez zuten lortu igoera aldi horretan, baina 2002/03. denboraldian aldiz bai. Ordutik hona, etxeko jokalariekin jokatuz soilik, gora eta behera egon dira Nazional eta Eskualdeko kategorietan.

Adierazgarria eta goraipagarria da La Unika Rugby Taldeko nesken lana. 2012/13. urtean jokoan hasi ziren eta ordutik hona Ohorezko Dibisiora igotzeko aukerak izan dituzte; nahiz eta ez lortu izana, oso gertu ibili dira aldi batzutan. Gainera, badira bost jokalari Espainiako Selekzioarekin jokatzeko aukera izan dutenak ere.

Historia de LURT

Lehen pausuak emandako jendeari esker eta urtero lan egiteari batu direnei esker La Unika Rugby Taldeak jokalariak ditu kategoria guztietan eta etorkizuneko jokalarien eskola gero eta handiagoa du.