Joan den urriaren 8an, hotsein! lelopean, Etxarri Aranatzen Nafarroa Oinez-en 2023. edizioa ospatu zen eta LA UNICA RUGBY TALDEAtik ez genuen Ikastolen festa honetan parte hartzeko aukera galdu nahi izan.
Horretarako, hainbat gauza ematen genituen tonbolarako, hala nola kamisetak, poltsak edo errugbiko baloien giltzatakoak.
Hemendik antolakuntzari eta boluntario guztiei zorionak eman nahi dizkiegu, euren lan eta ahaleginarekin adin guztietako euskaldunak bildu zituztelako ekitaldi handi honetan.
Zorionak eta datorren urtean Zangozan ikusiko dugu elkar!!






