KLUBA

Urtero hazitzen joan eta gero 400 fitxa inguru dauzkagu gaur egun, orietatik %25 neskak izanik; azken 5 urteetan mutilen fitxak %72 a handitu da eta neskeena %147 a.
400 pertsona hauek, jokalariak eta teknikalariak barne, kluba osatzen dute, 8 azpiko mailatik sahizarrak arte.
Klub honen biziraupena ezinezkoa litzateke borondatez bere denbora ematen duten lan taldeak gabe. Horregatik, La Unika Rugby Taldeak bihotzez eskerrak eman nahi dizkio laguntza eskaini duen edonori edozein ekintzatan (entrenamenduak, partiduak, 3.denborak…)

Badira lan taldeak klubaren eguneroko betebeharrak egiten dituztela, hala nola:

  • Administrazio kontseilua: klubaren arlo desbedinen koordinazioa eta ekonomiaz arduratzen dena.
  • Kirol zuzendaritza: teknikariei laguntza eskeini eta beraien formakuntzan lagundu.
  • Batzorde administratiboa: zelaien erreserbak, autobusak, fitxak, etb en kudeaketaz arduratzen direnak.
  • Komunikazio batzordea: Klubaren komunikabideekin harremananetaz arduratzen dira.

Edozein pertsona sar daiteke lan talde hauetan, irekiak bait dira. Animatu!

Kirol honetaz gozatu ahal izateko beharrezkoa da baita ere instalazio egokiak izatea; honetarako La Unika Rugby Taldeak, Nafarroako Errugby Federakuntzarekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen bi zelaiak erabiltzen ditu.

Fitxak gora doazen heinean, gastuak ere gora doaz; diru behar honen gehiengoa jokalarien fitxetatik, diru laguntzetatik eta La Unika Rugby Taldeak dituen babesleetatik lortzen dugu. Beraiek gabe ezinezkoa litzateke talde honen biziraupena. Biba zuek!! Milesker!

FILOSOFIA

Errugbiaren kirola osatzen duten pertsona eta klub guztiek partekatzen dituzten balioak ditu:

Osotasuna: zintzotasunaren eta joko garbiaren bidez sortzen den errugbiaren oinarrizko zutabea.
Pasioa: gogo bizia, emozioa eta errugbiaren munduko familiako kide izatearen sentipena.
Diziplina: jokoaren zati integrala, zelai barruan zein kanpoan.
Elkartasuna: bizitza osoan irauten duten eta kultura-, geografia-, politika- edo erlijio-desberdintasunak gainditzen dituzten lagunak sortzen ditu.
Errespetua: ikaskideei, aurkariei, arbitroei eta jokoan parte hartzen duten beste pertsona batzuei.

LA UNICA RUGBY TALDEAN, errugbiaren berezko balioak partekatzeaz gain, errugbiaren praktika honela ulertzen dugu:

Garapena: klubeko eta errugbiaren munduko kide den pertsonak ikasi, ezagutu, hezi, eman eta jaso egiten du.
Harremana: pertsona guztiek dute lekua eta ongi etorriak dira, oso desberdinak izan arren, harremanak, laguntasuna eta adiskidetasuna sustatuz.
Dibertsioa: beste batzuekin garatu eta erlazionatzen den aldi berean, pertsona horrek ondo pasatzen du. Bestela, ez luke zentzurik izango.
Inklusioa: pertsona guztiek dute parte hartzeko eskubidea, beren ahalmenak, baldintzak edo baliabide ekonomikoak edozein direla ere.

HISTORIA

1984an, Errugbi partida bat ikusi ondoren, talde bat osatzen saiatzea ondo egon zitekeela iruditu zitzaion Iñigo Doriari. Emiliano konbentzitu behar izan zuen gai teknikoak azkar konpon zitzan, bi asteren buruan liga hasi baitzen.

Emilianok erronka onartu zuen, besteak beste, Erice, Iosu, Eneko, Antonio, Goiko, El Oso, Agurruza, Kapa, Santi, Oskar, Iñigo, Cejuela, Txumari, Txomin, Rekalde jokalariekin, kirol honetan zuen ezagutza urria zela jakinda. Taldearen helburuak argiak ziren: ikastea, minik ez hartzea eta asko ez galtzea. Jakina, lehenengo urtean ez zen bat ere lortu, bigarrenean zerbait egin ahal izan zen, beti begi onez begiratuz, eta hirugarren urtean gauzak lortzen hasi ziren.

Eta pixkanaka hobetzen joan zen, 1999-2000 denboraldian maila nazionalera igotzeko lehen fasea jokatzeraino. Ez zen lortu Lehen Nazionalera igotzea, baina bai 2002-03 denboraldian. Harrezkero, klubeko jokalariekin eta fitxaketarik gabe, denboraldiak txandakatzen joan dira maila nazionalean eta erregionalean.

Klubeko beste mugarri garrantzitsu bat emakumezkoen taldea da, 2012-13 denboralditik Ohorezko Mailara igotzeko hainbat fase jokatu baititu, horietako batzuetan helburu hori lortzetik oso gertu geratuz. Azpimarratu behar da, halaber, klubeko bost jokalari deitu dituztela noizbait Espainiako selekziorako.

Lehen urratsak eman zituzten eta azken urteotan gehitu diren pertsonen ekimenari esker, La Unica Rugby Taldeak taldeak ditu kategoria guztietan eta gero eta eskola handiagoa du etorkizun ona iragartzen duena.