2020/2021 DENBORALDIKO NAFARROAKO ERRUGBY TXAPELKETAKO SARIA

La Unica Rugby Taldeak B 2020/2021 denboraldiko txapeldunen saria jaso du.

Kaixo Juanito. Lehenik, zorionak lortutako sariarengatik. Noiz jaso zenuten saria? Nafarroako Errugby Federazioaren deia jaso genuen ekaina aldera saria jasotzeko, baina orain arte ez dugu talde osoarekin ospatu. Etxean genuen lehen partida aprobetxatu dugu talde osoari emateko eta jokalariekin eta zaleekin ospatu ahal izateko.

Eta ospakizuna zelaira mugatu zen? Beno…je, je, je… xanpain pixka batekin ere ospatu genuen…

Sari hau jasotzea, taldean nabaritu egin da? Nola zeuden jokalariak? Oso ondo, jendea oso pozik zegoen eta jokalari guztiontzat motibazio plus bat da iragan denboraldian izan genuenaren moduko denboraldi biribil bat burutzea. Gogoan izan sailkapenean lehen postuan geratu garela, eta gainera partidu bat ere galdu gabe!

Eta aurtengo helburua? Berriro mailako txapeldunak izatea? Gure helburu nagusia beti jokalarien formakuntza eta prestakuntza osatu ahal izatea da. 18 urtez azpikoen eta lehen taldearen arteko tarteko kategoria baita, baina zergatik ez, beste denboraldi on bat osatzeko aukerak ditugula uste dugu eta sailkapenean ahalik eta goren geratzen saiatuko gara. Baina diodan bezala, gure helburu nagusia neska-mutilen prestakuntza osatzea da, lehen taldera ahalik eta prestatuen iritsi ahal izateko.

Mila esker Juanito eta zorionak LURT B talde osoari! Zorionak txapeldunak!!