Hernani taldearen aurkako partida froga gaindiezina izan zen. Argi geratu zen bi taldeen arteko aldea, bata Ohorezko Mailatik jeitsi dena eta bestea Ohorezko B Mailara igo berria. Eta hori islatu zen partidaren hasieratik, 18 minututan lortutako 5 entseguek adierazten duten moduan. Hernani jokoaren alderdi guztietan nagusitu zen eta multzoren faborito nagusia dela argi utzi zuen.
La Unica Rugby Taldeak erakutsitako jarrera ezin hobea izan zen eta galdu arren, partidak kirol mailan hazteko balio izango du eta hurrengoetan kementsuago aritzeko. Jokin Izal eta Einar Illanesen debutak azpimarratu behar dira, baita Haritz Figueras eta Ekaitz Sadabaren itzulera ere. Lortutako entsegua Jacinto Figuerasek egin zuen.
Hurrengo partida hilaren 21an izango da, NUPen arratsaldeko 4:30etan Gaztediren aurka. Talde honek jokatutako bi partiduetatik bat irabazi du eta gainera, Hego Afrikatik eta Argentinatik fitxatutako jokalarikak ditu.
La Unica Rugby Taldearen partetik jokalari hauek aritu ziren:
- SADABA, Ekaitz
- JUAREZ, Diego
- GARIJO, Peio
- GARRALDA, Javier Miguel
- BOCANCEA, Ion
- ESCOBAR , Francisco Javier
- MERCHAN, David
- MORAL, Iñigo
- C. SAGÜES, Martin
- GOÑI, Iker
- OTXOA, Julen
- FIGUERAS, Jacint
- DUDLEY, Jon Ander
- DIEZ DE ULZURRUN, Beñat
- MAIDAGAN, Urtzi
- FIGUERAS, Haritz
- IZAL, Jokin Peio
- LLANES, Einar Vladimir
- SANTAMARIA, Aimar
- SAGUES, Lucas
- SANCHEZ, Enaitz
- GOÑI, Luis
- GARCIA, Mikel



