6 NAZIOTAKO ZOZKETAREN IRABAZLEA

Abenduaren 22an 6 Nazioen Torneorako bidaiaren zozketa egin genuen, Divertis en Vivo-ren laguntzari esker.

Aurten 0144 zenbakia izan da saritua eta irabazlea klubeko kide bat izan da, zehazki Jon Ander Dudley “Fletxa”, gizonezkoen senior mailako lehen taldeko jokalaria.

Hemendik zorionak ematen dizkiogu eta martxoaren 19an Parisen ikusi ahal izango duen Frantzia eta Ingalaterraren arteko bidaiaz, egonaldiaz eta partidaz gozatzea opa diogu. Eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zozketako txartelak banatu edo/eta erosi dituzuen guztioi.

Agian datorren urtean saria zuena izango da!!