Eskerrik asko!

Abenduaren 23an ospatu genuen Gabonetako Loteriaren Zozketa Nazionaleko gure zenbakia saritua izan zela. Asko izan zarete zuen partaidetzak kobratzera pasatu zaretenak, baina beste asko ez, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuei Klubarekin modu horretan kolaboratzeagatik.

Gure partaidetzekin zozketan parte hartzean, ekarpenaren zati bat gure kirol proiektuak aurrera jarrai dezan ematen zenuten. Eta orain, kobratzeari utzi diozuen kopuruarekin, gogo eta ilusio handiagoz begiratu diezaiokegu datorren denboraldiari.

Dohaintzan emandako guztia gure jokalariek kirol honetaz gozatzen jarrai dezaten izango da, batez ere partidetarako instalazioak, ekipamendua eta garraioa ordaintzen lagunduko du.

Beren izenean eta LA UNICA RUGBY TALDEAn kirol honen alde egunero lan egiten dugun pertsona guztien izenean, eskerrik asko ekarpen honengatik.

Taldea gara!  Aupa LURT!