LAGUN BAT EKAR EZAZU KANPAINA

Errugbian jokatzen duzu, zure taldekideekin kirol honetaz gozatzen duzu, taldea eta lagun berriak egiten dituzu… Kontatu al diezu jada klubetik kanpoko lagunei, lehengusu eta lehengusinei, eskolako kideei, parkean jolasten ari zaren lagunei?

Gonbida iezaiezu arratsalde bat eman dezatela zurekin eta zure taldearekin errugbian jokatzen, ikus dezatela erabiltzen dugun baloi hori, ez dela biribila, obalatua baizik, eta lurra ukitzen duenean ezker-eskuin bota egin dezakela, erakuts iezaiezu baloi hori atzera pasatzen dela, eta ez aurrera. Gainera, zuk eta zure lagunak opari bat jasoko duzue.

Eta ondo pasatzen badute eta kirol hau gustuko badute, esaiezu datorren denboraldian zure taldean jokatzeko izena eman dezaketela.

Jokalari seniorra bazara, zure ilobak, zure koadrilako seme-alabak eta bizilagunak animatu ditzakezu.

Nola funtzionatzen du kanpainak?

Izena emateko, bete formularioa esteka honen bidez: sakatu hemen.

Ez ahaztu zure izen-abizenak jartzea, baita zer kategoriatan jokatzen duzun ere (oharrak atalean), zuri ere zure oparia eman ahal izateko (oparia 12 urtera arteko haurrei bakarrik emango zaie). Adierazi, halaber, prestatu ditugun bi egunetatik zein etorriko zaren zure lagunarekin.

Zenbat urte izan behar ditudan izena eman ahal izateko?

Kanpaina 12 urtera arteko haurrentzat pentsatuta dago. Baina ez du axola altuera, pisua, ezta ile kolorea ere. Guztiok dugu lekua errugbian.

Zer egunetan eraman dezaket nire laguna?

Bi egun izango ditugu nahi dituzuen lagun guztiak ekartzeko. Eta hauek izango dira:

  • maiatzaren 3an, 18:00etan
  • maiatzaren 17an, 18:00etan

Zer ekarri behar du nire lagunak?

Ez da beharrezkoa ezer berezirik ekartzea, ezta etxean ez duen ezer erostea ere. Txandal edo pantaloneta bat, kirol-oinetakoak eta kamiseta bat nahikoak izango dira. Ez da beharrezkoa ere ahokoa ekartzea, jolasak eta jarduerak ez baitira kontaktuzkoak izango.

Egin dezagun handiagoa kirol hau eta gure Kluba!!