LA UNICA RT vs BELENOS RC – OBM-KO 5. JARDUNALDIA

Larunbat honetan, abenduaren 12an 16:00etan, Ohorezko B Mailako bosgarren jardunaldiko partida jokatuko dugu NUPeko Kirol Instalazioetan Belenos RC taldearen aurka.

Avilesen taldea sailkapeneko laugarren postuan iritsi da eta erronka handia izango da gure lehen garaipena lortzea.

COVID-en aurkako neurriak direla eta, bertan ikuslerik ez da egongo baina partika interneten bidez ikusi ahalko da.