SAIZAHARREN PARTIDA BARTZELONAN

Joan den asteburuan, La Unica Rugby Taldeko Saizaharrak Bartzelonara joan zen Quimic Equip Rugby Veterans talde katalanaren aurka jokatzera.

2014an talde hau Arazuriko zelaira etorri zen antzeko partida bat jokatzera, eta asteburu honetakoa bi taldeen sintonia eta senidetze onaren jarraipena izan da.

Naiz eta eguraldia aldakorra izan (euria, kaxkabarra eta eguzkia…) eguneko giro itzela ezin izan zuen estali.

Partida jokatu ondoren, bi taldeek merezitako hirugarren denboraz gozatu zuten zelaian bertan eta ondoren, Quimicen lokalean “senidetasuna” lantzen jarraitu zuten gauean.

ASTEBURU BIKAINA LAGUN ARTEAN ERRUGBIAZ GOZATZEKO.