entrenamientos LURT

2021–2022 JARDUNALDIA MARTXAN DAGO

Kategoria batzuetako prestakuntzak hasi egin dira jada, eta irailan falta direnak hasiko dira.

Gizonezkoen seniorra izan da entrenamenduetara itzuli den lehen kategoria. Astebete geroago, emakumezko seniorrak eta 18 urtez azpikoak.

La Unica 2021eko entrenamenduak

Aurredenboraldiko lehen prestakuntza saio hauek UPNAko intalazioetatik kanpo egin behar izan dira, hauek itxitak zirelako, baian irailetik aurrera irekitak egonen dira eta bertan izango dira saioak.

Nahiz eta aldaketak egon daitezken, kategoria desberdinetako prestakuntza saioen egunak eta orduak honakoak izango dira:

  • Emazkumezkoen seniorrak: astearte eta ostegunetan 19:30tan.
  • Gizonezkoen seniorrak: astearte, ostegun etaostiraletan 19:30tan.
  • 18 azpikokoak: astearte eta ostegunetan 19:00tan.
  • 16 azpikokoak: asteazken eta ostiraletan 18:30tan.
  • 14 azpikokoak: asteazken eta ostiraletan 18:00tan.
  • Eskola: asteazken eta ostiraletan 18:00tan.

COVID-a dela eta, momentuoro indarrean dagoen araudia bete behar dela oroitarazten dizuegu; araudi hauek batez ere prestakuntza saioen sarrera-irteretan eta partiduetan eragiten dute. Aldeketak egotekotan ohizko komunikazio bideen bitartez jakinaraziko ditugu.