LA UNICA RUGBY TALDEAREN JAKINARAZPEN OFIZIALA

Klubeko gizonezko senior taldeko bost jokalarik positibo eman dute aste honetan COVIDeko egindako probetan.

Osasun protokoloak betez, horren berri eman zaio U. Bilbao klubari, Osasunbideari eta Espainiako Errugbi Federazioari.

Osasunbideak pasa den larunbateko partidan parte hartu zuten jokalariak, teknikariak eta gainerako kideak konfinatzea agindu du.

Datorren larunbatean LURT eta Uribealdea aurrez aurre jokatu behar zueten partida atzeratzea eskatu zaio FER-i.

Lehenbailehen sendatzea opa diegu kaltetuei.