JOKALARIEN GURASOENTZAKO ENTRENAMENDUAK

Covid-ek eragindako pandemiaren ondorioz izandako geldialdi baten ondoren klubeko jokalari txikien gurasoentzako entrenamenduak berriro ere martxan jarri dira otsailean.

Aurtengoa laugarren denboraldia da entrenamendu hauek antolatu direla eta oraingo honetan 35 guraso inguruk eman dute izena. Jendeak parte hartzeko gogo handia duela ikusten da, urtez urte gehiago baitira horretara animatzen diren gurasoak.

Entrenamendu hauen helburua, kirola egiteaz eta errugbiaz gozatzen denbora atsegina igarotzeaz gain, batez ere gurasoak seme-alabek egiten duten kirolera hurbiltzea da, errubiaren arauak hobeto ulertu ahal izan ditzaten eta jokalari txikiek jolasteko orduan aurkitzen dituzten zailtasunak “bizitzea”. Modu honetan partiduak ikusteko orduan gehiago gozatu ahal izango dute.

Bestalde, errugbiak printzipio batzuk dakartzan kirola da eta hauek ezagutu eta partekatzen dituzten neurrian errezagoa izango zaie bereganatzea eta barneratzea. Bizitza osorako izango dituzten printzipioak direla uste dugu eta edozein egoeratan erabiliko dituztenak. Horregatik oso garrantzitsua da ikastea eta praktikan jartzea zelaietan.

Gurasoen entrenamendu hauek Pablok zuzenduko ditu, esperientzia handiko entrenatzailea eta ziurrenik apuntatutako gurasoen seme-alabaren bat entrenatu izan duena.